Quantcast
Channel: Azpitituluak euskaraz
Viewing all articles
Browse latest Browse all 402

Kûsî Jî Dikarin Bifirin (Dortokek hegan badakite) 2004

$
0
0
AEBek 2003an Irak inbaditu ondoren, ondorioetako bat izan da, bederen, Irakeko Kurdistanek autonomia ia burujabea eskuratu duela. Irango zuzendari kurdu batek, Bahman Ghobadik, aprobetxatu zuen hori 2004an film hau kurdueraz egiteko. Urrezko Maskorra film onenari, 2004ko Donostiako Zinemaldian. Sinopsia: Irakeko Kurdistango herrixka batean, Iran eta Turkiaren arteko mugan, bertako biztanleak etsi-etsian antena paraboliko baten bila dabiltza, aurki gertatuko den Irakeko amerikar erasoaren berri izateko, pare bat egun besterik ez dira falta eta. Egoera biziko dugu, 13 urteko mutiko baten begietatik; Satelite du mutilak izengoitia, antenak gobernatzen ikasi baitu. Izenburua: Kûsî Jî Dikarin Bifirin (kurd.), Lakposhthâ ham parvaz mikonand (pertsiera), Turtles Can Fly (en), Les tortues volent aussi (fr), Las tortugas también vuelan (es), dortokek hegan badakite (eu). Zuzendari eta gidoilaria: Bahman Ghobadi. Aktoreak: Soran Ebrahim, Avaz Latif, Hiresh Feysal Rahman, Abdol Rahman Karim, Ajil Zibari. Estekak: Donostiako zinemaldia | Imdb Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin: Turtles.Can.Fly.(Lakposhtha Ham Parvaz Mikonand).LIMITED.DVDRip.XviD-DMT Turtles Can Fly (Lakposhtha Parvaz Mikonand) 2004 LIMITED DVDRip x264 Azpidatzi hauek Filmazpit webgunean agertu ziren.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 402

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik