Mad Men telesail estabatubaruar dramatikoa izan zen, 2010eko hamarkadan ospetsuenetariko bat izan dena. Matthew Weinerrek sortua, AMC katean aireratu zuten 2007 eta 2015 artean.
Don Draper (Jon Hamm) New Yorkeko 1960ko hamarkadako publizistarik onenetariko bat da. Betty (January Jones) du emaztea, hiru seme-alaba ditu eta Sterling Cooper agentziarako lan egiten du. Bere bizibide pertsonalak, eta agentziaren istorioa bera aldatuz doaz denboraldiz denboraldi: familia aldatzen doa, publizitate enpresa ere bai. Istorioaren beste ardatzetako bat Peggy Olson (Elisabeth Moss) emakumezkoaren gorakada profesionala da: idazkari izatetik, kreatibo bikain bat izatera.
Telesail sortzailea: Matthew Weiner. Kate originala: AMC. Estekak: Wikipedia (eu) | Imdb
↧