Quantcast
Channel: Azpitituluak euskaraz
Viewing all articles
Browse latest Browse all 402

Mishima: A Life in Four Chapters 1985

$
0
0
Yukio Mishima idazle eta intelektual japoniarrari buruzko biopic hau hiru planotan gertatzen da. Zuri-beltzean, Mishimaren bizitzako flashback-ak ikusiko ditugu; kolore errealistetan, Mishimaren bizitzako azken eguna; eta kolore saturatuetan eta eszenataki itxurako dekoratuetan, Mishimaren hiru eleberriren pasarte edo laburpenak. Pasarteetan ageri diren eleberriak hauek dira: Urrezko pabilioiaren tenplua. Kyokoren etxea. Zaldiak alderrai. (izenburuen itzulpen kaskarrak neuri egotzi, hauetarik batere ez baitago euskaraz, lan bakarra itzuli da Mishimarena, Atoiuntzia, nik dakidala). Mishimaren heriotza, azkenean, autoreak berak idatzia zeukan: Zaldiak alderrai istorioan ageri da, ohoreak harakirira behartutako ofiziala, eta istorio bera da Yukoku / Abertzalatasuna laburrarena, zeinaren filmaketaren pasarte bat agertzen den film honetan. Datu esanguratsu bat: Film hau ez zen sekula Japoniako aretoetan banatu. Fitxa. Zuzendaria: Paul Schrader. Aktoreak: Ken Ogata, Masayuki Shionoya, Yasosuke Bando, Kōichi Satō, Kenji Sawada, Reisen Lee, Setsuko Karasuma, Sachiko Hidari, Toshiyuki Nagashima, Hiroshi Katsuno, Junkichi Orimoto. Musika: Philip Glass. Gidoia: Chieko Schrader, Paul Schrader, Leonard Schrader. Musika: Philip Glass. Ekoizleak: Francis Ford Coppola, George Lucas. Hizkuntzak: Japoniera, ingelesa. Azpidatzien bi aukera doaz itsatsita, DVD eta Criterion izenekoak, ondo etorriko direnak bertsio hauekin: Mishima - A Life in Four Chapters (1985, Schrader, DVD).avi 730,6 MB Mishima - A Life In Four Chapters[The Criterion Collection][1985]Paul Schrader Bertsio hauetan lehenak narrazioa ingelesez du audioan (Roy Scheiderren ahotsarekin; elkarrizketak ordea japonieraz dira), eta Criterion bertsioak japonierazko narrazioa du (Ken Ogata protagonista da narratzailea). (azpitituluen fitxategi erantsia barne)

Viewing all articles
Browse latest Browse all 402

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik