Quantcast
Channel: Azpitituluak euskaraz
Viewing all articles
Browse latest Browse all 402

R100 2013

$
0
0
Zerbitzu sado-masokisten agentzia bat Japonian. Urtebeteko harpidetza egiten du han gizon arrunt batek, eta harrezkero, tarteka, dominatrix batzuk agertuko zaizkio eguneroko bizitzan, baita ingurune publikoetan ere, eskatutako "zerbitzua" eskaintzera. Halako batean, bezeroak zerbitzutik irten nahiko du, baina ezingo du. Kritikak konexioak ikusi ditu Audition filmarekin; bistan da sexu-terrorea ohitura japoniarekin asoziatzea erraza egiten zaigula. Zuzendaria: Hitoshi Matsumoto. Gidoia: Hitoshi Matsumoto, Mitsuyoshi Takasu, Tomoji Hasegawa, Kôji Ema. Aktoreak: Nao Ohmori, Mao Daichi, Lindsay Hayward, Hitoshi Hatsumoto, Shinobu Terajima. Herrialdea: Japonia. Hizkuntza: Japoniera. Estekak: Rotten tomatoes | IMDB Azpitituluak bat etorriko dira bertsio honekin: R100.2013.BRRip.XviD.MP3-RARBG Azpititulu hauek agertu ziren Euskarazko Azpidatziak Google site-an. (azpitituluen fitxategi erantsia barne)

Viewing all articles
Browse latest Browse all 402

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik