Quantcast
Channel: Azpitituluak euskaraz
Viewing all articles
Browse latest Browse all 402

The Act Of Killing, Zinemaldiko saila

$
0
0
Eskerrik asko, Zangutano, dokumental hau eta bere jarraipenekoa, The Look of Silence, euskaratzeagatik. 1. film honi dagokionez, aurretiko bertsio oker bat tapatzeko balio izan digu, bide batez. Bide batez, zure ekarpenekin film luzeen katalogoa 500. eta 501. filmarekin handitu dugu, eta horrekin agindutako saria egokitu zaizu, Donostiako Zinemaldiko jai glamouroso baterako gonbidapen bikoitza. E-postaz jarriko gara kontaktuan zurekin Zangutano, sariarena lotzeko. Zinemaldiarekin gabiltzanez... agian bi film hauen euskaratzera bultzatu zaitu aurtengo ekitaldian antolatu den atzera begirako bereziak? Act of Killing, zinema eta indarkeria globala da sail hori, eta bertan dira Oppenheimmerren bi film hauek. Zaletuentzako pista: aipaturiko bi hauez gain, sail horretako beste film batzuk ere euskaraz dauzkagu: Die Innere Sicherheit Hunger Le Jour ou Dieu... Cirkus Columbia Armadillo

Viewing all articles
Browse latest Browse all 402

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik